Ildo horretan, saritutako taldeak jakinarazi du beti izan dutela argi ibilbide-orria, eta uste dute eskola eta klubetako kirol-jarduerek tradizionalaz bestelako planteamendu bat behar dutela. “Gure helburua genero-berdintasuna lantzea da, neskek eta mutilek talde mistoetan parte hartuz. Talde horietan, neskek ahalik eta gehien garatzen dituzte beren trebetasunak, eta gizonekin batera lehiatzen dira kirol-errendimenduaren maila berean”.
Getxo Irristan Taldekoek gogoratu dutenez, hasieran, 20 lagun ziren taldean, eta, gaur egun, 200 baino gehiago dira. Hori dela eta, azpimarratu dute premiaz behar dutela euren jarduera gauzatzeko eta klub gisa hazten jarraitu ahal izateko gune bat, eta, sariketa honek, bidean laguntzeko urrats bat aurrera egingo dutelakoan daude.