Aurkezpenak:
Abenduak 15, eguena
- 19:00etan, Mikel Alvarezek Euskalia (Elkar) aurkeztuko du Getxogason.
Abenduak 17, zapatua
- 12:00etan, Iban Zalduak Ipuina engainua da (Elkar) aurkeztuko du Casal Liburu-dendan
Eguaztenean, abenduak 7, hasiko da Durangoko Azokaren 57. edizioa, eta, ohi legez, domekara bitartean, 930 nobedade eta 250 kultur ekitaldi baino gehiagogaz egingo du eztanda azokak. Egitarau zabalak Durango izango du ardatz, baina, Landakora gerturatzerik ez dutenek, “Zu non, han DA!” egitasmoak antolatutako aurkezpenetara hurbiltzeko aukera izango dute. Gurean, Getxon egingo dituzte saioak, abenduaren 15ean eta 17an.
Abenduak 15, eguena
Abenduak 17, zapatua
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!