Hitzaldian, historian zehar natura, gizarteak eta hizkuntzak nola aldatu diren azaldu, eta, hori kontuan hartuta, krisi ekologikoak gizartean eta euskaran eragin ditzakeen aldaketen inguruan hausnartuko dute. Bioaniztasunaren galera eta hizkuntzen arteko galeraren arteko erlazioa ere izango da berbagai. 19:00etan hasiko dira eta sarrera librea da.