Segurtasun Sailak baieztatu duenez, oraindik ez da gertatutakoaren salaketarik egin, beraz, oraindik ez dute lapurtutako diru-kopurua zehaztu. Halaber, azaldu dute agenteak bertaratu direnerako lapurrek ihes egin dutela eta oraindino ez dela atxiloketarik egon. Bitartean, agenteek bankuko beharginak eta inguruko merkatariak ari dira galdetzen, gertatutakoa argitzeko.