Algortako kaleei alaitasuna eta Eguberri-giroa emateko eta aurten Gabonak inoiz baino gehiago bizitzeko, abenduaren 23an eta 30ean 18:00etatik 20:00etara eta abenduaren 24an eta 31n 12:00etatik 14:00etara Getxoko gazte musika-talde biren emanaldiez gozatzeko aukera egongo da. Hala, Txipli Txapla eta Ainhoa eta Kerman taldeek euren musikagaz kanpainan parte hartzen duten 54 negozio guztien kanpoaldea ere animatuko dute.
