Urtero legez, Itxas Argia Elkarteak kros-lasterketa antolatu du abenduaren 25erako. Hala, daborduko horretan parte hartzeko izena emateko epea ireki du, hilaren 22ra arte, egun hori barne. Antolatzaileek gogoratu dutenez, kirol probaren egunean ezinezkoa izango da dortsala hartzea eta, beraz, aurretiaz jaso beharko dira.
Izen-ematea
Azken eguna: Abenduak 22
Itxas Argia Elkarteko bulegoan: abenduak 19 eta 21, 19:00etatik 21:00etara.
Dortsalak jasotzeko
Itxas Argia Elkarteko bulegoan: abenduak 19 eta 21, 19:00etatik 21:00etara, eta abenduak 23, 17:30etik 20:00etara.
Irakurle agurgarria:
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!
Izan zaitez HIRUKAlagun