Eduardo Herrera (EHUko Arte Ederren Fakultatea), Iñigo Bastida (erakusleiho-erakuslea), Macarena Guirles (Barria Arte), Regina Zabala eta Amaia Rementeria (Argi Arte) eta Begoña Mendialdua (El Taller & Co) izango dira erakusleiho fisiko onenak erabakiko dituzten epaimahaikideak. Eta hauek dira erakusleiho birtualaren (web eta sare sozialak) irabazleak erabakiko dituzten diseinuaren, teknologia berrien eta online komunikazioaren adituak: Jon Barragan (Zorraquino), Regina Zabala eta Amaia Rementeria (Argi Arte), Sara Inunciaga (Summa & B10 Projects), Unai Pardo (Ininin2), Natxo Pinedo (La Máquina de Exprimir) eta Javier de Rivas (On Tour Up).
Getxoko Erakusleihoen Lehiaketagaz batera, Balkoien eta/edo Leihoen Dekorazio Lehiaketa egin da aurten. Lehiaketa berriaren helburua bikoitza da: Getxoko bizilagunek euren etxeak eta kaleak ederragotzea eta bizitza eta ilusioa sortzea, azaldu dutenez.
40 sari baino gehiago banatuko dituzte bi lehiaketen artean, aurreko edizioan baino 10 gehiago, hala nola koadroak, Gabonetako eta kosmetikako saskiak, hoteleko egonaldiak, operarako eta museoetarako sarrerak, bitxiak, kirol, gastronomia eta upategietako esperientziak, txangoak eta edertasun eta spa zerbitzuak eta komunikabideetako publizitatea.
Aurkeztutako proposamen guztiakaz, antolatzaileak, Getxo Enpresak, mapa interaktibo bat jarri du jendearen eskura, telefono mugikorretik eskuragarri, eta ibilbideak bere webgunean, jendeak Erakusleiho Fisikoa kategorian parte hartzen duten erakusleihoak bisitatu ahal ditzan.
Erakusleiho guztiak ikusteko, sakatu hemen.