Egitarauak auzoz auzo

Olentzero eta Mari Domingiren etorrera ospatzeko hainbat jarduera prestatu dituzte Getxon

Erredakzioa 2022ko abe. 16a, 14:28

Abenduaren 23an eta 24an, Getxoko auzoetako umeek Olentzero eta Mari Domingiri eskutitza emateko aukera izateaz gain, ederto pasatzeko hamaika jarduera ere izango dituzte; izan ere, Udalak eta auzoetako elkarteek harrerak, ibilbideak eta hainbat ekimen prestatu dituzte egun horiek bereziak izan daitezen. Hemen dituzue zerrendatuta auzoz auzo.

Egitarauak auzoz auzo

Algorta

Abenduak 23, barikua:

  • 19:00etan: ume bertsolarien saioa, Telletxe plazan.
  • 20:00etan: Taberna Ibiltaria. San Nikolas plazatik Azebarrira.

Abenduak 24, zapatua:

  • 11:00etan: puzgarriak Telletxe plazan.
  • 16:30ean: Benantziotik hasita, kalejira: dantzariak, txistulariak eta trikitiak lagunduta.
  • 17:00etan: ongietorria Olentzero eta Mari Domingiri, txokolate jana, musika….Erredentoreko plazan.
  • 18:30ean: kalejira Algortan zehar.
  • 19:00etan: Olentzero eta Mari Domingiri agurra: txalaparta, bertsolariak, dantzariak eta, Olentzeroaren kondaira. Olentzeroa erretzea San Nikolas plazan.
    Ibilbidea: Sarrikobaso-Illeta-Salsidu-Algortako etorbidea-Mariandresena-Telletxe-Algortako etorbidea-San Nikolas plaza.

Antolatzailea: Horra Horra Algortako Olentzero Batzordea.

Andra Mari

Abenduak 23, barikua:

  • 17:00etan: Umeentzako jolasak, eskulanak. Animazioa trikitilari eta txistulariakaz Malakaten.
  • 18:30ean: trikitia eta pandero doinuak.
  • 18:45ean: Gabonetako otzararen zozketa.

Abenduak 24, zapatua:

  • 17:00: kalejira: txistulariak, dantzariak... Hasiera Andra Mariko kiroldegian.
  • 19:15ean: Olentzero eta Mari Domingiri harrera, gabon kantakaz eta dantzakaz. Olentzero erretzea Malakaten.
    Ibilbidea: Andra Mariko kiroldegia-Maidagan-Juan Cuadrado-Diliz-Martiturri-Zientoetxe-Goienetxe-Moreaga-Perune eta Iturrigane (egoitzaren parean)-Uri-Goñibarria-Venta-Maidagan-Orduña-Unbe-Malakate.

Antolatzailea: Itxas Argia Dantza Taldea.

Areeta

Abenduak 23, barikua:

  • 18:30ean: Salam umeentzako antzerkia Xilipurdi taldeagaz Eskoletako plazan.

Abenduak 24, zapatua:

  • 10:30ean: kalejira Eskoletako plazatik Bizkaia zubiraino. Olentzeroari eta Mari Domingiri harrera Bizkaia Zubian.
  • 11:00etatik aurrera: irudien zabaltzea, erromeria eta Berantzagi taldearen emanaldia. Umeentzako XVIII.Pintura lehiaketa.
  • 12:45ean: Dantza Plaza, Berantzagi taldearen eskutik.
  • 13:00etan: Algortako Bertso Eskolako bertsolariak.
  • 14:00etan: Gabon saskiaren zozketa.
  • 18:30ean: kalejira eta Berantzagi Dantza Taldearen emanaldia Eskoletako plazan.
  • 20:00etan: Olentzeroari agurra Eskoletako plazan.

Goizeko ibilbidea: Eskoletako plaza-Adiskidetasun kalea-Kale Nagusia-Bizkaia Zubia plaza.
Arratsaldeko ibilbidea: Eskoletako plaza-Adiskidetasun-Kale Nagusia- Xake plaza-Arlamendi-Mesedeetako kalea-Andres Larrazabal-Eskoletako plaza.

Antolatzailea: Berantzagi Dantza Taldea.

Itzulbatzeta/Romo:

Abenduak 23, barikua:

  • 17:30ean: umeentzako tailerrak. Olentzeroari eta Mari Domingiri harrera eta umeen gutunak jasoko dituzte San Jose elizako arkupetan.

Abenduak 24, zapatua:

  • Marrazki lehiaketa. Santa Eugenia plazako postontzian utzi beharko dira, abenduaren 17tik 24ra.
  • 17:30ean: kalejira Olentzero eta Mari Domingigaz dantzak, abestiak eta gozokiak Santa Eugenia plazan.
  • 18:30ean: harrera Olentzero eta Mari Domingiri.Txokolate jana eta Olentzero erretzea. Ibilbidea: Santa Eugenia plaza- Ezekiel Agirre-Maiatzaren bata-Cervantes plaza-Maiatzaren bata- Gobelaurre-Etxague Jenerala-Urkizu-Kalamua-Kresaltxu-Santa Eugenia
    plaza.

Antolatzaileak: Zasi Eskola Dantza Taldea, Ziztu Bizian eskatu taldea, Erromon Geureari Eutsi eta Romo Areto Futbol Kluba

Neguri-Gobela

Abenduak 23, barikua:

  • 18:00etan: kalejira Olentzero eta Mari Domingigaz Garbigune-Gernika parkean.
  • 19:30ean: harrera Olentzero eta Mari Domingiri Gernika parkean. Ibilbidea: Makaletako etorbidea-Gernika parkea

Antolatzailea: Txatxalin Guraso Elkartea, Neguriko Gobela taldea

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun