Aurreko eguenean, hilaren 15ean, Egizu elkarteak Joseba Sarrionandia gonbidatu zuen Uribe Kostako Irakurzaleen Txokora. Idazle iurretarrak Munduari bira eman zion ontzia bere azken liburua aurkeztu zuen, Elkanoren munduari bira abiapuntu hartuta, eta amama-iloben arteko elkarrizketa baten bitartez, gaurko gizarteko hainbat gairen inguruko hausnarketa egiten duen lana. Solasaldira hainbat irakurzale hurbildu ziren Sarrionandiaren berbak entzuteko.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!