Iker San Nikolas, Mikel Bildosola, Maria Casillas, Naia Ibarrondo, Ane Ibarrondo eta Cristina Mardonesek osatutako taldearekin aurkeztu zen Swim Camp Getxo. Lehian, Estatu mailako eliteari aurre egiteko maila erakutsi zuten berriro ere. Izan ere, Bizkaiko errekorren taulak 6 marka berri jaso ditu. Taldeko emakumeak izan ziren protagonista nagusiak; izan ere, Cristina Mardonesek, 100 estiloetan, 1.04.10 denbora eginda, eta María Casillasek, 50 bizkarrean, 29.49ko markagaz, banakako errekor bana ezarri zuten. Ibarrondo ahizpek, Anek eta Naiak, berriz, 4x50 estiloko (1.55.61) eta 4x100 estiloko (4.14.69) erreleboetan eraman zituzten bi lagunak hegan, eta Bizkaiko beste bi marka lortu zituzten.
Emaitza horiek ikusita, Iker San Nikolas eta Mikel Bildosola beteranoak, Maria Casillas eta Cristina Mardonesegaz batera, 4x50 estilo mistoan eta Ane Ibarrondo eta Naia Ibarrondogaz batera 4x50 libre mistoan, euren izenak errekorren taulan jarri zituzten.