Jarduera ugariren artean egingo dute agerraldia Olentzerok eta Mari Domingik Getxon

Erredakzioa 2022ko abe. 20a, 20:28

Askotariko hamaika jardueren artean hurbilduko dira Olentzero eta Mari Domingi Getxoko auzo desberdinetara abenduaren 23an eta 24an, umeak artatzeko eta euren eskutitzak jasotzeko. Hurrengo lerroetan auzo bakoitzean, Udalaren laguntzagaz tokiko elkarteek antolatutako jardueren eta ibilbideen inguruko informazioa duzue ikusgai.

Itzubaltzeta/Romo

Antolatzaileak: Zasi Eskola Dantza Taldea, Ziztu Bizian eskatu taldea, Erromon Geureari Eutsi eta Romo Areto Futbol Kluba.

Abenduaren 23an

  • 17:30ean: Umeentzako tailerrak. Olentzeroari eta Mari Domingiri harrera eta haurren gutunak jasoko dituzte San José elizako arkupetan.  

Abenduaren 24an

Marrazki lehiaketa. Marrazkiak Santa Eugenia plazako postontzian utzi beharko dira, abenduaren 17tik 24ra.

  • 17:30ean: Kalejira Olentzero eta Mari Domingirekin: dantzak, abestiak eta gozokiak Santa Eugenia plazan.
  • 18:30ean: Harrera Olentzero eta Mari Domingiri.Txokolate jana eta Olentzero erretzea.

Ibilbidea: Santa Eugenia plaza- Ezekiel Agirre-Maiatzaren bata-Cervantes plaza-Maiatzaren bata-Gobelaurre-Etxague Jenerala-Urkizu-Kalamua-Kresaltxu-Santa Eugenia plaza.

Algorta

Antolatzailea: Horra Horra Algortako Olentzero Batzordea.

Abenduaren 23an

  • 19:00etan: Ume bertsolarien saioa, Algortako Telletxe plazan.
  • 20:00etan: Taberna Ibiltaria. San Nikolas plazatik Azebarrira. 

Abenduaren 24an

  • 11:00etan: Puzgarriak Algortako Tellexe plazan.
  • 16:30ean: Benantziotik hasita, kalejira: dantzariak, txistulariak, trikitia.
  • 17:00etan: Ongietorria Olentzero eta Mari Domingiri, txokolate jana, musika….Erredentoreko plazan
  • 18:30ean: Kalejira Algortan zehar.
  • 19:00etan: Olentzero eta Mari Domingiri agurra: txalaparta, bertsolariak, dantzariak eta, Olentzeroaren kondaira. Olentzeroa erretzea San Nikolas plazan.

Ibilbidea: Sarrikobaso-Illeta-Salsidu-Algortako etorbidea-Mariandresena-Telletxe-Algortako etorbidea-San Nikolas plaza.

Neguri-Gobela

Antolatzailea: Txatxalin Guraso Elkartea, Neguriko Gobela taldea.

Abenduaren 23an

  • 18:00etan: Kalejira Olentzero eta Mari Domingigaz Garbigune-Gernika parkean.
  • 19:30ean: Harrera Olentzero eta Mari Domingiri Gernika parkean.

Ibilbidea: Makaletako etorbidea-Gernika parkea

Areeta

Antolatzailea: Berantzagi Dantza Taldea.

Abenduaren 23an

  • 18:30ean: Salam haurrentzako antzerkia Xilipurdi taldeagaz Eskoletako plazan.

Abenduak 24an

  • 10:30ean: Kalejira Eskoletako plazatik Bizkaia zubiraino. Olentzeroari eta Mari Domingiri harrera Bizkaia zubian.   
  • 11:00etatik aurrera: Irudien zabaltzea, erromeria eta Berantzagi taldearen emanaldia. Umeentzako XVIII.Pintura lehiaketa.
  • 12:45ean: Dantza Plaza, Berantzagi taldearen eskutik.
  • 13:00etan: Algortako Bertso Eskolako bertsolariak.
  • 14:00etan: Gabon saskiaren zozketa.
  • 18:30ean: Kalejira eta Berantzagi Dantza Taldearen emanaldia Eskoletako plazan.
  • 20:00etan: Olentzeroari agurra Eskoletako plazan.

Ibilbidea goizean: Eskoletako plaza-Adiskidetasun kalea-Kale Nagusia-Bizkaia Zubia plaza.

Ibilbidea arrastian: Eskoletako plaza-Adiskidetasun-Kale Nagusia- Xake plaza-Arlamendi-Mesedeetako kalea-Andres Larrazabal-Eskoletako plaza.

Andra Mari

Antolatzailea: Itxas Argia Dantza Taldea.

Abenduaren 23an

  • 17:00etan: Haurrentzako jolasak, eskulanak. Animazioa trikitilari eta txistulariakaz Malakaten.  
  • 18:30ean: Trikiti eta pandero doinuak.
  • 18:45ean: Gabonetako otzararen zozketa.

Abenduaren 24an

  • 17:00: Kalejira: txistulariak, dantzariak...  Hasiera Andra Mariko kiroldegian.
  • 19:15ean: Olentzero eta Mari Domingiri harrera, gabon kantakaz eta dantzakaz. Olentzero erretzea Malakaten.

Ibilbidea: Andra Mariko kiroldegia-Maidagan-Juan Cuadrado-Diliz-Martiturri-Zientoetxe-Goienetxe-Moreaga-Perune eta Iturrigane (egoitzaren parean)-Uri-Goñibarria-Venta-Maidagan-Orduña-Unbe-Malakate.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun