Helbideratutako ordainagiriak dagokion kontuan zordunduko dira borondatezko ordainketa-aldia amaitu ondorengo lehen egun baliodunean edo “nahierako ordainketa”n aukeratutako modalitatean adierazitako egunetan (https://www.getxo.eus/eu/tramites/mi-pago).
Bestalde, udal-arduradunek gogoratu dute, Udal Ordenantzan ezarritakoaren arabera, daborduko ez dagoela egoiliarrentzako TAOren bereizgarri fisikorik, eta, beraz, ez dela beharrezkoa izango ibilgailuan ezer jartzea. Beraz, 2023ko ekitaldirako ez dute inolako bereizgarririk bidaliko etxera, aurreko urteetan bezala.