Zerbitzu horren hartzaileek I., II. edo III. mailako mendekotasuna aitortuta izan behar dute edo mendekotasun arriskuan egon gizarte langilearen balorazioagaz. Irizpideak aldatzeak orain arte eskainitako ordu-kopurua handitzea ekarriko du, "autonomia pertsonala sustatzeari eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzko 39/2006 Legeak ezarritakoak gaindituz", arduradunek azaldu dutenez. Hobekuntzen artean, III. mailako mendekotasuna duten pertsonek hilean gehienez 80 ordu hartu ahal izango dituzte (lehen 70), II. mailako mendetasun larria dutenek 50 ordu (lehen 44), eta I. mailako mendetasun ertaina dutenek 30 ordu (lehen 24).
Carmen Diaz, Gizarte Kohesioko zinegotziak nabarmendu duenez, “zerbitzua hobetzeko bidean lanean jarraitzen dugu, duela gutxi egin dugun bezala, beste kolektibo eta profil batzuetara zabalduz (Legean jasota ez daudenak), mendekotasuna edozein dela ere, hala nola babesgabetasun-egoeran edo horren arriskuan dauden pertsona helduak, arreta pertsona behar duten % 33ko edo gehiagoko desgaitasuna duten 85 urtetik gorakoak, eriondoak edo bizitzaren azken etapan daudenak, babesgabetasun-egoeran edo -arriskuan dauden adingabeak dituzten pertsonak edo familiak, edo udal-dispositiboetan ostatu hartutako pertsonak” .
Eskatzaileek udalerrian erroldatuta egon behar dute eta bertan benetan bizi behar dute. Mendekotasuna duten eskatzaileek Bizkaiko Foru Aldundiaren Mendekotasunaren balorazioa izan behar dute eta, nolanahi ere, Udalaren aldeko txosten teknikoa ere.