Diruz lagundutako proiektuak
Txirotutako herrialdeetan aurrera eraman beharreko proiektuetarako diru-laguntzak hurrengoak dira:
- 46.000 euro San Martín de Tours& Misio Taldearentzat eta Mufungako Lagunen Fundazioarentzat, Kansenyan eskolaratze proiektu baterako (Kongoko Errepublika Demokratikoa)
- 29.000 euro Lagun Artean elkartearentzat, Guatemalan emakume indigenak ahalduntzeko.
- 29.000 euro Zabalketarentzat, nekazarien eremuko emakumeen jabekuntza sustatzeko, Bolivian.
- 29.000 euro Mugarik Gabe taldearentzat, emakumeren autonomia ekonomikoa sustatzeko, Nikaraguan.
- 29.000 euro Alboanentzat, emakumeen elikadura segurtasunerako, Txaden.
- 29.000 euro Medicus Mundirentzat, indarkeriak prebenitzeko eta babes komunitariorako, Guatemalan.
- 28.800 euro Ayuda Más taldearentzat, emakumeen defentsarako, Txaden.
- 28.700 euro Eki Fundazioarentzat, eguzki energia fotovoltaikoa jartzeko Kongoko Errepublika Demokratikoan.
- 28.000 euro Sunu Buga Buga erakundearentzat Garapen Komunitarioko Zentro baterako, Gambian.
- 26.677,49 euro Pertsonalderentzat, indarkeria jasan edo jasateko arriskua duten emakumeentzat, Perun.
- 11.400 euro Taldeka Lagunduz taldearentzat gazte eta emakumeak ahalduntzen laguntzeko, Indian.
- 9.000 euro ECCA Romo taldearentzat, Telemako buru-osasun zentrorako (Kongoko Errepublika Demokratikoa).
Ekintza humanitarioaren arloan, aurten Mugarik Gabek 11.422,51 euro jasoko ditu, Guatemalan proiektuak aurrera eramateko.