Behin-behinean itxi egin dute Getxolandiako instalazioak haize-bolada bortitzengatik. Neurria indarrean egongo da gaur, barikuan, eta bihar, zapatuan. Izan ere, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak 100 eta 80 km/h-ko abiadura gaindi dezaketen haizeteak iragarri ditu bi egunotarako. Hartara, Getxoko Udaltzaingoak atrakziook jendearentzat itxita egongo dira edozein istripu saihesteko. Arduradunek edozein aldaketaren berri emango dute ohiko bideetatik.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!