Melchor, Gaspar eta Baltasar erregeek bi zatiko ibilbidea egingo dute Getxon eguenean

Iker Rincon Moreno 2023ko urt. 2a, 17:50

Eguenean, hilaren 5ean, Errege Magoen desfileak zeharkatuko ditu Getxoko kaleak, 17:30etik aurrera. Aurten, zortzi karroza egongo dira desfilean. Lehenengo atala Andra Mari eta Algorta auzuneak gurutzatuko ditu; bigarrena, ohi legez, Itzubaltzeta/Romon eta Areetan ibiliko da.

Desfilearen lehenengo zatia Andra Mariko Kiroldegian hasiko da, 17:30ean, eta auzo hori zeharkatuko du. Horren ondoren, Algortara pasatuko da, Maidagan kalean, Aingeruko etorbidean eta Telletxe eta Maria Andresena kaleetan zehar, Kasinoaren aurrean amaitzeko. Lehenengo ibilbide hori amaitu eta gero, Erregeak Muxikebarri Antzokira joango dira txikienakaz aritzeko.

19:30ak aldera, desfilearen bigarren zatia hasiko da, Areeta eta Itzubaltzeta/Romon barrena. Aurten, ohiko ibilbidea aldatu egingo da, Areetako Xake plazan dauden lanak direla eta: Gobelaurre (Romo ikastetxea) – Gorbea mendia - Kresaltzu - Ezequiel Aguirre - Las Mercedes – Areetako etorbidea – Zugazarte etorbidea. Ibilbidea bukatu ondoren, Romo Kultur Etxera joango dira Erregeak haurrei harrera egiteko.

Aurten, zortzi karroza egongo dira desfilean: Errege Magoak, Belengo estalpea, Patrulla Canina, Bob Esponja, Pocoyo eta oparien karroza.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun