Bide-segurtasunari dagokionez, udaltzainek pertsona bat atxilotu eta beste biri eginbideak ireki zizkien Algortan, autoan baimendutako alkoholemia maila gainditzeagatik. Lehenengo atxiloketa zapatuan izan zen, 19:15ak aldera, istripu batean inplikatutako pertsona bati motor bat lapurtzea leporatuta, alkoholemia- eta droga-probetan positiboa eman ondoren.
Urteko lehen eguneko 05:00ak aldera, eginbideak ireki zizkioten beste pertsona bati, alkoholemia-proban positibo eman zuelako, eta 07:30ean, beste bati, istripu batean nahastuta egon eta alkohol- eta droga-proban positibo eman ondoren. Zapatu arrastian, halaber, izapideak ireki zizkioten bikote bati, genero-indarkeria eta etxeko indarkeria egotzita, eta gizon bat atxilotu zuten atzo, domekan, Itzubaltzeta/Romon, indarkeria matxista egotzita.
Bestalde, Udaltzaingoak bi gazte identifikatu zituen atzo, domekan, 06:45ean, Algortan izandako borroka batean, eta beste gazte bat artatu zuen ordu bat geroago, Areetan izandako beste batean zauritutakoa.
Azkenik, suteei dagokienez, Landenen, Algortako etorbidean, eta Artibai, Errotalde, Zubiak, Kresaltzu, Negubide eta Joaquin Arellano kaleetan esku hartu zuten poliziek.