Otsailaren 4an, zapatuan, 12:00etatik 13:30era, perkusio-tailerra izango da (euskaraz eta gaztelaniaz) 14 eta 20 urte bitarteko gazteentzat; eta bertan parte hartzaileek egingo duten ibilbidean, mendebaldeko Afrikako perkusio tradizionaleko erritmoak ez ezagutzetik taldean interpretatzera igaroko dira.
Apirilaren 20an, eguenean, 18:00etatik 20:00etara, etxeko oinarrizko elektrizitatearen tailerra egingo dute, ohiko arazoak konpontzeko. Euskaraz izango da (hitz egiten ez duenarentzat erraztuta) eta 18 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago.
Maiatzaren 12an, barikuan, 17:00etatik 20:00etara, elikagaiak manipulatzeko ikastaroaren txanda izango da (gaztelaniaz). Honetan ere 18 eta 30 urte bitarteko pertsonek parte hartu ahal izango dute eta, amaitzean, dagokion ziurtagiria jasoko dute.
Azkenik, ekainaren 3an, zapatuan, 10:30etik 12:30era, Berangoko skate parkean, skateboarding ikastaroa egingo dute. Bertan, irristatzearen ikaskuntzan parte hartzen dutenei irakatsiko zaie, taularen gainean oreka mantentzen, baita skatean duten posizioa ere. 14 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, eta euskaraz emango dute.
Ikastaro guztiak doakoak izango dira, eta horietan izena emateko telefono hauetakoren bat erabil daiteke: 944 660 353 edo 688 880 985; posta elektronikoz hemen: gaztebulegoa@getxo.eus, izena eta zein ikastaro edo tailerretara joan gura den eta harremanetarako telefono bat (ahal dela, mugikorra) adieraziz; udaleko web-orrian: www.getxo.eus/gazteria; edo aurrez aurre Gazte Informazio Bulegoan, Tangora Etxean, Algortako Etorbidea 98, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, astelehenetik barikura.
Gonzalo Ayo Gazteria zinegotziak nabarmendu duenez, jarduera horien helburua da “Getxoko gazteei hainbat gairi buruzko ezagutzak eskaintzea, interes orokorrekoak eta, kasu batzuetan, lan-mundurako prestakuntza gisa ere balio diezaieketenak, hala nola elikagaien eta tresna elektrikoen manipulazioa, musika eta skatearen erabilera. Gainera, gazteak elkartzeko leku berriak eskaini nahi dira, modu osasuntsu eta proaktiboan loturak garatu ahal izateko”.