Tailerraren izena Taupada da, nerabeek “beren emozioak taupatzeko” egingo duten lana azpimarratzeko. Ordutegia 17:30etik 19:00etara izango da. Informazio gehiago gura izanez gero, hona idatzi beharko da: aisibi-zia.cpuga@getxo.eus edo deitu 635 706 526 telefono zenbakira.
Gonzalo Ayo Gazteria zinegotziak nabarmendu duenez, “jarduera proposamen praktikoen bidez gauzatuko da, eta besteak beste, gorputz-adierazpena, ahots-adierazpena edo inprobisazioa landuko dira. Parte- hartzaileen parte aktiboa sustatu nahi duen tailerra da, beraiek garatuko baitute jarduera, "Ni sortzailea" delakoaren kontzientzia sortzeko asmoz, bai taldean, bai bakarka. Gazteek mezu propioa sortu eta asmatzearen alde lan egitea da asmoa, errespetuz entzuteko eta elkarri eragiteko gai izan daitezen. Azken batean, elkarrekin sortzea, esploratzea eta, batez ere, ondo pasatzea da helburua”.
Material berria
Bestalde, Gazteria Zerbitzuak mahai-joko eta liburu sorta berria erosi du udalerriko bi gaztelekuetarako, Romoko GureGunerako eta Algortako Gauegunerako. Gonzalo Ayok adierazi duenez, “material guztia aukeratu dute elkartasuna, kulturartekotasuna, inklusioa, sormena, euskararen erabilera eta irakurzaletasuna sustatzeko Getxoko nerabeen artean”.