Urte berriari ezin baino hobeto ekiteko ALBEti bat bertso-bazkaria egingo dute Azebarrin

Ander Zarraga 2023ko urt. 4a, 13:21

Ekimenak iaz izan zuen arrakasta ikusita, hurrengo asteko zapatuan, hilaren 14an, ALBEti bat bertso-bazkaria errepikatuko dute Algortako Bertsolari Eskolako kideek. Lehengo eta oraingo bertsozale eta bertsolariak elkartzeko helburua duen otordua Algortako Azebarri kultur txokoan egingo dute 14:30ean; aldez aurretik, 13:00etan jarri dute hitzordua okasiorako prestatutako bertsopaperak abestuz giroa berotzeko.

Bertara joateko izen-ematea telefonoz zein emailez egin daiteke, 605 704 385 zenbakira deituz edo albegetxo@gmail.com helbidera idatziz, urtarrilak 12a baino lehen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun