Adierazpen horren bitartez, berdintasunaren eta errespetuaren balioetan oinarritutako gizartea lortzeko lanean jarraitzearen alde agertu da Udala.
Adierazpena, osorik:
Urtarrilaren 1ean udalerriko etxebizitza batean sexu-eraso baten ondorioz Getxoko emakume batek jarritako salaketa ikusita eta Ertzaintzak ustezko erasotzailea atxilotu ondoren, Getxoko Udaleko Bozeramaileen Batzordeak honako adierazpen hau onartu du aho batez gaur, udal talde guztien adostasunarekin:
- Erabat baztertu eta gaitzesten ditu generoen berdintasun ezan oinarritzen diren jarrera sexisten ondorioz sortutako eraso guztiak.
- Elkartasuna adierazi nahi dio erasoa jasan duen emakumeari, bai eta babesa eman ere.
- Berdintasuneko eta begiruneko balioak oinarri dituen gizartea lortzeko lan egiten jarraitzea defendatzen du, non emakumeek sexu-harremanak norekin, noiz eta nola izan nahi dituzten askatasunez erabaki dezaketen. Azken finean, emakumeen nahia erabat errespetatzen duen gizartea lortzeko.
- Erakunde-kontzentrazio isila, Berdintasun Kontseiluko ordezkarirekin batera, egiteko deia egiten du, astelehenean, urtarrilak 9an, eguerdiko 12etan, udaletxeko eskaileretan, eta arratsaldeko 19etan Areetako puntu lilan (Zubi Esekiaren ondoan) Getxoko herritarrak deitzen du.