Proposamen berritzaile, komiko eta espaziala hartuko du Muxikebarri Antzokiak barikuan: "Souvenir, komedia extralurtarra"

Erredakzioa 2023ko urt. 9a, 10:58

Nola, eta batez ere, zer nolako etorkizunerako prestatu beharko ginateke? Zer dago gure mundua beste planeta batean berreraikitzeko desiraren oinarrian? Izarretara begiratzea… ispilura hurbiltzeko entrenamendua bihurtuko al da? Galdera horiei eta gehiagori erantzungo dion antzerkia gerturatuko du Getxoko Muxikebarri Antzokiak urtarrilaren 13an, 21:00etatik aurrera, Horman Poster kolektiboko kideen eskumenez.

Sinopsia

Souvenir, simulazio zientifikoen laborategia eta parke tematikoaren arteko kanpamendu bat da. Denboraldi batez, hiru lagun “espazioaren konkista” entseatu eta birpentsatuko duten astronauta analogoak bilakatuko dira. Mundua pikutara doala dirudien honetan, “eko-antsietateak” jota, espezie interplanetarioa izatearen promesari eutsiko diote. Horretarako aproposa izango litzakeen B planeta agertzen ez den bitartean ordea… lurrean bertan entseatzen jarraitu beharko!

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun