Harribitxi Iker Alvarez Gonzalez eta Aitor Urquiza Cirauqui musikariek osatutako bikotea da. Haien eskaintza eta ikusmira artistikoa sormen berriko obra musikalen inguruan sortzen da, musika tradizionalaren ezaugarrietan modu berezi eta dinamikoan oinarrituak.
Harribitxik txistulari-bikotearen formatuari etekinik handiena ateratzea du helburu, orkestra-gizon antzera, besoak eta hankak erabiliz, aldi berean uztartzeko txistua eta silbotea bezalako euskal musika tresna tradizionalak eta bonbete, ttun-ttun, pandereta, caxixi, kajoi, txindata, shruti box indiarra, glockenspiel, bongo gitarra eta mandolina bezalako musika tresna interesgarriak. Gaur egun, txistulari-bikotea Deiadar diskoaren aurkezpen-biran dago murgilduta, estudioko haien lehen diskoan.
“Neguko Bidaia” zikloan ohikoa den bezala, emanaldiak amaitutakoan artistek bertaratutakoek egin gura dituzten galderei erantzungo diete.