OHZren hobariak eska dezakete daborduko familia ugariek eta kalteberatasun-egoeran daudenek

Erredakzioa 2023ko urt. 10a, 12:41

Martxoaren 31ra arte aurkeztu ahal izango dira OHZren hobaria jasotzeko eskaerak familia ugarien etxebizitzetarako eta kalteberatasun-egoeran dauden pertsonen etxebizitzetarako Getxon. Kasu batean zein bestean, hobaria % 90erainokoa eskatu ahal izango da.

Familia ugariak

Martxoaren 31ra arte ohiko etxebizitzaren OHZren kuota osoaren % 90erainoko hobaria eskatu ahal izango da, 2023ko Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren Ordenantza Fiskalaren 10.6a) artikuluan arautzen diren baldintzen arabera.

Horretarako, Familia Ugarien Jabetzako Higiezinen Hobaria DN.587 eredu normalizatua aurkeztu beharko da, behar bezala beteta eta, hala badagokio, bertan eskatutako dokumentazioa ere bai, aurrez aurre herritarren arretarako bulegoetan (aldez aurreko hitzorduagaz) edo Administrazio Elektronikoaren Bulegoan eskuragarri dagoen Erregistro Telematikoaren bidez. Horretarako, Ziurtagiri Elektronikoa beharko da, Hobariz OHZ Familia Ugariei aukera zabalduz.

Kalteberatasun-egoeran dauden pertsonak

Martxoaren 31ra arte ere ohiko etxebizitzaren OHZren kuota osoaren % 90erainoko hobaria eskatu ahal izango da, 2023ko Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren Ordenantza Fiskalaren 10.6a) artikuluan arautzen diren baldintzen arabera.

Horretarako, Kalteberatasun-egoeran dauden OHZko subjektu pasiboen Hobaria DN.589 eredu normalizatua aurkeztu beharko da, behar bezala beteta eta, hala badagokio, bertan eskatutako dokumentazioa ere bai, aurrez aurre herritarren arretarako bulegoetan (aldez aurreko hitzorduagaz) edo Administrazio Elektronikoaren Bulegoan eskuragarri dagoen Erregistro Telematikoaren bidez. Horretarako, Ziurtagiri Elektronikoa beharko da, Kalteberatasun-egoeran dauden pertsonen OHZ hobaria aukera zabalduz.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun