Joseba Arregi Ingurumeneko Hiri Zerbitzuetako eta Ingurumen Kalitateko zinegotziak azaldu duenez, GetxoBizi zerbitzu berriak 72 bizikleta mekaniko izango ditu guztira, aurreko zerbitzukoen diseinu desberdina izango dutenak eta erosoagoak eta ergonomikoagoak izango direnak, Getxoko mutur batetik bestera joan-etorriak egin ahal izateko. Mailegu-puntu berberak izango ditu, 13 geltoki, eta ordutegia 06:00etatik 22:30era izango da. Erabilera-kostua ere aurreko sisteman zegoen berbera izango da: egunean 2 euroko oinarrizko tarifa eta 10 euroko urteko abonua (alokairu bakoitzeko gehieneko iraupena 90 minutukoa da bi kasuetan).
Egungo sistemako bazkideek beren txartel zaharragaz eta telefono mugikorragaz hartu eta utzi ahal izango dituzte bizikleta berriak. Era berean, bi hilabete eta erdiz luzatu zaie txartelaren baliozkotasuna (zerbitzua etenda egon den denboragatik). Bestalde, iazko urrian eta irailean alta eman zuten bazkideek kuota ordaindu beharko dute lehen erabilera egitean, ez baitzaizkie urteko kuotak kobratu.
Bazkide berriek eta eguneko erabiltzaileek sistema erabili ahal izango dute nextbike by TIER aplikazioan erregistratu ondoren. Izen-ematea doakoa izango da.