Getxoko Udalak jakinarazi duenez, Larrañazubi inguruan bizi diren pertsonei zakuak eskaini zaizkie, behar izanez gero erabil ditzaten. Aurrekoetan bezala, Eusko Jaurlaritzako Larrialdi Sailak euri iraunkorragatik ezarritako abisu horia dela eta, Udaltzaingoak Gobela ibaiaren arrisku handieneko eremuak zaintzen jarraituko du, neurri egokiak hartu behar izanez gero.
Udalak prebentzio-neurrien berri eman ondotik, Gobela Ibaia elkarteko kideek ere uholde-arriskuko guneetatik ondasunak eta autoak kentzeko gomendatu diete auzokideei, hala nola Errotatxu, Salsidu, Fadura, Larrañazubi eta Neguri Langile aldeetan.
Uraren soinuak.
— Arantza Gutierrez (@arantzatxu) January 16, 2023
Naturak berea dena berreskuratzen saiatzen da. #Gobela#Getxo#Salsidu
Benetan honen irtenbidea iniziatiba pribatu espekukatzailearen eskuetan utzi nahi du @GetxoUdala|k #PGOU/#HAPO pic.twitter.com/wTql4Vo3kQ