Getxo bere erakargarritasuna aurkezten ari da Madrilgo Fitur Azokan

Iker Rincon Moreno 2023ko urt. 18a, 12:42

Areetako hondartza, artxiboko irudian. © GETXOKO TURISMO BULEGOA

Aurten ere, egunotan Madrilen izaten ari den Fitur Nazioarteko Turismo Azokan parte hartuko du Getxok. Hala, gaurtik domekara bitartean, eskualdeko udalerri horrek bere eskaintza turistikoa aurkeztuko du Eusko Jaurlaritzako Turismo Sailaren Euskadi-Basque Country izeneko erakuts-mahaian.

Irantzu Uriarte Turismo zinegotziak, Ion Gorka Elgezabal Jata Ondoko presidenteagaz batera, “Bizkaiko Flysch” proiektua aurkeztuko du: 2023rako esperientzien eta planen baliabidea eta eskaintza. Era berean, Uriartek “Getxo, egunero plan bat” proiektuaren berri ere emango du, hain zuzen, udalerrian 2023an gozatu ahal izango diren esperientzien eta planen eskaintza, 86 plan publiko eta gustu guztientzat (11.000 hitzordu baino gehiago).

Irantzu Uriartek gogoratu du Getxo produktu anitzeko helmuga dela. “Plan alternatiboak eskaintzen dizkiegu baliabide ezagunenei, eta horietako gehienek ez dute gutxieneko talderik sortu behar horietaz gozatzeko. Sektorearekin batera lan egiten dugu turistek urte osoan bisita gaitzaten lortzeko, ez bakarrik udan. Bisitatzen gaituztenek Getxon egonaldia luzatzea nahi dugu, eta sektoreko erakundeek (41 enpresa eta ostalaritzako 224 establezimendu eta gourmet dendak) inpaktu ekonomiko handiagoa lortu ahal izatea".

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun