Judo Getxo klubeko Eunate Etxebarria kirolariak urrezko domina jantzi zuen joan den aste-akabuan Tortosan (Herrialde Katalanak) izandako Espainiako Junior Kopan. Gainera, joan den abenduan, kirolari getxoztarrak Estatuko txapeldun absolutuaren titulua etxeratu zuen; "duela 11 urte euskal selekzioak ez zuela horrelako lorpenik Estatu mailan", gogoratu dute Judo Getxo klubeko kideek.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!