Maiatzaren akabuan egingo dute Getxoko erakusketa filatelikoa

Iker Rincon Moreno 2023ko urt. 19a, 10:43
Elkarteak ohiko batzarra egin zuen urtarrilaren 14an. © GETXOKO FILATELIA ELKARTEA

Maiatzaren 25etik 27ra bitartean egingo du Getxoko Filatelia Elkarteak urtero egiten duen erakusketa filatelikoa. Horretan, aurreratu dutenez, bilduma filatelikoa eta euskal kulturari lotutako beste hainbat material jarriko dute ikusgai, "Getxo ezagutzen" izenburuaren pean. Azaldu dutenez, erakusketa elebiduna izango da, eta berritzailea. "Hainbat pertsonaz osatutako talde batek egindako bilduma izango da, eta hori ezohikoa izaten da, bilduma filatelikoek pertsona bakarreko egileak izaten baitituzte", azaldu dute elkartekoek.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun