Aurten, jaieguna eta aste-akabua batera izango direnez, ikastetxeetako taldeak otsailaren 3an aterako dira kaleetara, eta helduen taldeak zein koru mistoak, azken hori haurrez eta helduz osatutakoa, otsailaren 4an.
Abesbatzek Agate Deunaren omenezko kantak abestuko dituzte udalerri osoan zehar. Eskoletako taldeen kasuan, eskola-ordutegian kantatuko dute, eta ikastetxeek zein guraso-elkarteek eman ahal izango dute izena. Talde bezala izan emateko baldintza bakarra gutxienez 15 kide izatea da. Gainera, parte hartzeagatik koru guztiek dieta jasoko dute.
Helduen eta koru mistoen taldeak bi gunetan arituko dira: Romo-Areeta eta Andra Mari-Algorta, 18:00etatik 21:00etara, eta 20:00etan taldeek batera abestuko dute Areetako Xake eta Algortako Telletxe plazetan.