Erakundeetan zurrumurruei aurre egiteko erronkak bilatuko dituzte Getxon

Erredakzioa 2023ko urt. 20a, 11:53
Zurrumurruen kontrako topaketa bat, artxiboko irudian.

Getxoko Udalak sustatutako Zurrumurrurik Ez Estrategiak "Kulturarteko eta zurrumurruen aurkako ikuspegiaren erronkak eta aukerak erakundeetan" izeneko tailerra antolatu du datorren otsailaren 1 eta 2rako, 09:30etik 11:30era, Algortako GauEgun Gaztelekuan. Elkarteei begirako egitasmoa da, eta helburuak dira jardunbide egokiak, oztopoak eta metodologia partekatzea. Horretarako, lehen saioan Mujeres con Voz, Pertsonalde eta Eraldatuz Sarea elkarteetako kideek hartuko dute parte, eta bigarrenean Matiz elkartekoek.

Elkarte interesatuek izena eman dezakete antirumores@getxo.eus helbide elektronikoaren edo 662 425 662 telefono zenbakiaren bidez.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun