Lanok aurretik lizitatutako proiektuan sartutako neurrien barruan daude. Proiektu hori eman gabe geratu zen, eta bidegorrien hobekuntzak eta hainbat tartetako handitzeak jasotzen zituen, 2021eko aurrekontu parte-hartzaileetan ateratako emaitzaren arabera, "orain bereizita egiten baitira", udal-iturriek zehaztu dutenez.
Datorren astean, lan horiek Makaletako etorbideak Leioa etorbideagaz bat egiten duen lekuan eta Zumardia kaleraino egingo diren errodadura eta seinaleztapena hobetzeko lanakaz gainjarriko dira. Era berean, semaforo-seinaleak indartzea aurreikusi dute Akaziak eta Los Tilos kaleetako bidegurutzeetan.
Ondoren, Makaletako eta Salsidu etorbideek bat egiten duten lekuan, Makaletako eta Ollarretxe kaleen arteko lotura egokitzeko lanei ekingo zaie. Lanak noiz hasiko diren datozen asteetan jakinaraziko dute, eguraldiaren araberakoa izango baita lanak hasteko eguna.