Horri buruzko informazio guztia “Hirigintza-lizentziei eta komunikatutako egintzei buruzko udal ordenantza”-n dago jasota. Orain arte, kudeaketa hori Santa Klarako udal-bulegoetan egiten zen, eta gaurtik, astelehenetik, aurrera HABetan bakarrik egin ahal izango da: astelehen, eguazten eta barikuetan Algortakoan (Torrene kalea 3) eta martitzen eta eguenetan Romo-Areetakoan (Las Mercedes kalea 13, Getxo Elkartegiaren ondoan), zerbitzuaren ohiko ordutegiaren barruan, hau da, 08:00etatik 14:00etara.
Hitzordua eskatu behar da aldez aurretik, orain arte egin den bezala, 010 (Call Center) / 944 660 000 telefonoetan (08:00etatik 19:00etara, astelehenetik barikura) edo https://citaprevia.getxo.eus helbidean.