Inpaktuen neurketarako tailerra egingo dute Getxon Lankidetza arloko erakundeentzat

Erredakzioa 2023ko urt. 23a, 14:02
Tailerra Getxo Elkartegian izango da. © GETXOKO UDALA

Inpaktuen neurketari buruzko tailerra egingo dute otsailaren 1ean, eguaztenean, 09:30etik aurrera, Getxo Elkartegian, Garapenerako Lankidetzaren esparruan lan egiten duten erakundeentzat. Alboan, Mundukide, eta Zabalketa eta EKI elkarte getxoztarrek antolatu dute, Getxoko Udalaren laguntzagaz, eta helburua izango da metodologia erabilgarri batean aurrera egitea, datuen lorpena hobetzeko, emaitzak ebaluatzeko eta nazioarteko lankidetza-proiektuei buruzko hizkuntza komun bat garatzeko, erakundeen eta gizartearen arteko komunikazioa errazte aldera.

Carmen Diaz Gizarte Kohesioko zinegotziak azaldu duenez, “Getxoko lankidetza-erakundeek duten kalitatea baloratzen dugu Udalean. Baloratu behar da sarean lan egitea eta beti etengabeko hobekuntzaren bila aritzea, tailer honek erakusten duen bezala, Getxotik babesten diren proiektuen inpaktua neurtu nahi baitu. Helburua da baliabide publikoen erabileran eraginkorragoak izatea eta proiektuak ahalik eta onuradun gehienei bideratzea”.

Adierazle objektiboen adibideak eman ondoren, parte hartzen duten entitateak beren esperientziatik ekarpenak egitera gonbidatuko dituzte, proposamenak egiteagaz batera.

Izen-ematea: info@fundacioneki.org

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun