Lan horiek direla eta, Errekagane kaletik baimendutako ibilgailuentzako sarbide-kontrol bat egongo da, ordu-tarteka, sarbidea kontrolatzeko kamera baten eta oztopo-zutoin mugikor baten bidez. Era berean, Errekaganeko aparkalekua mugatuko da Aurrezki Kutxaren eta Ezequiel Aguirreren artean, obra-pilaketetarako eta obra-eremurako.
Bihartik, eguaztenetik, aurrera eta 10 astez, Aurrezki Kutxa kaleko trafikoa mantentzeko ahalegina egingo dute, baina mozketa puntualak edo lan-denbora jakin baterako mozketak egin ahal izango direla ohartarazi dute, obren aurrerapenaren ondorioz. Kasu horretan, zirkulazioa bideratzeko seinaleak jarriko dituzte Ezequiel Aguirren. Atarietarako sarbideak behar bezala mugatuko dituzte eremu horretan.
Seinaleei arreta jartzea eta ezarritako ibilbideetatik ibiltzea eskatu dute udal-arduradunek.