Protokolo berriak, nazioarteko, Estatuko eta autonomia-erkidegoetako azken legegintza-aurrerapenakaz bat etorriz, emakumeen aurkako indarkeria matxista terminoa hartu du eta indarkeria motak zabaldu ditu. Bestalde, dokumentu bakar batean egituratzen ditu Getxoko indarkeria matxistako egoeren aurrean erakundeen jarduera, koordinazioa eta erantzun publikoa. Gainera, biktimen erreparaziorako eskubidea jorratzen du zeharkako printzipio gisa eta jasandako kalteari maila guztietan erantzuteko, "eta emakume guztien babesa zainduko du, emakume horien aniztasuna kontuan hartuta", azpimarratu dutenez Udaletik.
Carmen Diaz Gizarte Kohesioko zinegotziak nabarmendu duenez, II. Protokoloaren helburua da "agente guztien arteko koordinazioa hobetzea (Ertzaintza, Osakidetza, Gizarte Zerbitzuak, Udaltzaingoa eta Berdintasun Zerbitzua), indarkeria matxistaren biktima diren emakume guztien babesa bermatzeko, laguntza-baliabideak osorik eskuratuz, eta, horrela, haien eskubideak benetan baliatzen direla bermatzea eta bigarren mailako biktimizazioa saihestea. Gainera, dokumentuak babes handiagoa ematen die haur eta nerabeei, arreta berezia eskainiko baitzaie biktima izaera bikoitzagatik, adingabeak baitira”.