Gizarte Kohesioko zinegotzi Carmen Diazek nabarmendu duenez, “Udalaren laguntzagaz UN Etxeak antolatzen duen lehiaketa hau tresna bikaina da Giza Eskubideen, Berdintasunaren, justizia sozialaren eta pertsona guztientzako giza garapen duin baterako eskubidearen defentsaren garrantziaz komunitatean hausnartu ahal izateko. Hemendik animatzen ditugu Getxoko gazteak ikus-entzunezko nazioarteko lehiaketa honetan parte hartzera, aurten herrien hizkuntza ondarean arreta jarri nahi duena”.
Pertsona bakoitzak gura beste ikus-entzunezko lan aurkeztu ahal izango ditu, edozein hizkuntzatan eta honako formatu hautakoren batean: mov, avi, flv, mpeg edo mp4.
Interesatuek lehiaketaren baldintzak ezagutzeko www.dame1minutode.org webgunera jo dezakete.