Bariku gauean Torralba de Ribotan (Zaragoza) izandako trafiko-istripuan hildako lau lagunetako bat Getxokoa zen, Aragoiko PPko iturriek baieztatu dutenez. Izan ere, Aragoiko PPko kide zen getxoztarraren emaztea.
Lau pertsonak bi autok elkar jota hil ziren, bigarren autoa gidatzen zuen pertsonak kontrako erreia hartu zuenean, N-234 errepideko 268. kilometroan, ikerketako iturriek jakinarazi dutenez.
Getxokoa familiagaz bizi zen Zaragozan.