Irantzu Uriarte Turismo zinegotzia pozik agertu da Getxoko Turismoan eta Ekonomian hobekuntza islatzen duten datu horiekaz. “Hala, 2023ra begira, tokiko sektorearekin proiektuak garatzen jarraituko dugu, baita udalaz gaindiko erakundeekin ere, haiekin batera lan egiten baitugu gure udalerria maila turistikoan sustatzeko, garapen jasangarriaren, desestazionalizazioaren eta batez besteko egonaldiaren hazkundearen premisen arabera”.
Datuak
2022an, 131.628 turistak eta bisitarik bisitatu zituzten Getxoko baliabide turistikoak (+% 27); 70.772 pertsona (+%52) joan ziren Bizkaia Zubiaren oinezkoen pasabidera; Turismo Bulegoko Informazio eta Harrera Zerbitzuak (Ereagako instalazioak eta Bizkaia Zubiaren ondoko PIT Informazio Gunea) 29.771 bisitari hartu zituen (+% 6); El Abra-Getxo Kirol Portuak 186 belaontzi jaso zituen (+% 53) eta zirkulazioan zeuden 443 nabigatzaile (+%15); eta produktu eta zerbitzu turistikoen udal erreserba-zerbitzuak 693 bezero artatu zituen, 2021ean baino % 9 gutxiago, baina 28.272 euroko diru-sarrerakaz (+%12).
Ostatu-establezimenduetan 67.147 gaualdi erregistratu ziren (+% 21); hoteletan, okupazioa % 71,47koa izan zen, eta pentsioetan, % 72,67koa; beraz, susperraldi handia izan da aurreko urteagaz alderatuta.
Batez besteko egonaldia nabarmen igo da Hotel tipologian, 1,80 egunetik 2,31ra; Pentsio motakoetan, 0,5 puntu jaitsi da, baina bi eguneko langatik gora mantendu da, 2,03 egunera iritsi baita. Ehunekotan, turisten bolumenak (Bizkaiko eta Getxoko pertsonak izan ezik) errekorra izan du, guztizkoaren % 82ra iritsiz; Estatuko turismoa izan da nagusi (% 48) eta nazioartekoa % 123 igo da, guztizkoaren % 32ra iritsi arte. Euskal Herritik etorritakoen turismoak behera egin du eta guztizkoaren % 9 da. Jatorri nagusia, % 538ko susperraldia izanik, Erresuma Batua izan da (atzerritar guztien % 26); horrela, lehen postua berreskuratu du, azken hiru urteetan Frantzia izan baita lehena.