Batez ere, honako gai hauekaz zerikusia duten oinarrizko gaiei erantzungo zaie:
- Etxebizitza (alokairu-kontratuak, fidantzak…).
- Lan-kontratua (kontratuak, langileen eskubideak…).
- Fiskalitatea eta zergak (PFEZ, jarduera ekonomikoak…).
- Ekintzailetza (forma juridikoak, nola hasi zure jarduera, oinarrizko izapideak…).
Doako zerbitzua da, eta bertan erabiltzaileak orientatzen saiatuko dira, baita egindako kontsultei erantzuteko tresnak eskaini ere. Dena den, zerbitzu horrek ez ditu eta ezin ditu ordezkatu, inola ere, sektoreko profesional espezializatuek emandako zerbitzuak; izan ere, egokitzat joz gero, haiengana jotzea gomendatuko dute.
Zerbitzua erabat konfidentziala izango da. Bertara sartzeko, posta elektroniko bat bidali behar da prest@getxo.eus helbidera, bertan adieraziz harremanetarako datuak, kontsultaren deskribapen zehatza eta erantzuna jasotzeko kanala (emaila, bideokonferentzia, WhatsApp edo aurrez aurre).