Leioa Big Band 2007. urtearen amaiera aldera sortu zen, Oskar Garcia zuzendariaren ekimenez. Gaur egun 24 interpretek osatzen dute taldea: haize-atala (saxoak, tronboiak eta tronpetak), erritmikoa (pianoa, gitarra, baxua, bateria eta 2 perkusio-jotzaile), eta abeslaria. Kontserbatorioetako ikasle eta ikasle ohiak, zaletuak, erdi-profesionalak eta proiektu horretan interesa duten profesionalak dira.
Taldearen errepertorioa askotarikoa da: Count Basie eta Duke Ellingtonen swing-a, New Orleanseko “second line” delakoaren Groove-a, balada gozoak, Kubako guaracha edo montunoa, funky estiloa edota pop-rock kantu ezagunen bat. Kontzertu honetan estilo horietako lagin zabala eskainiko dute.
Sarreraren prezioa 5 eurokoa da eta leihatilan salgai egongo dira kontzertua hasi baino bi ordu lehenagotik.