Gerra Zibilaren, lehenagoko gatazka zibilen eta frankismoaren biktimei gorazarrea egingo diete zapatuan Getxon

Erredakzioa 2023ko ots. 2a, 08:27

2021ean egindako omenaldia. © GETXOKO UDALA

Getxoko Udalak urteroko omenaldia egingo die Gerra Zibilaren, lehenagoko gatazka zibilen eta frankismoaren biktimei. Ekitaldia etzi, zapatuan, izango da, 12:00etan, Galeako pasealekuan dagoen Oroimenaren liburua eskulturaren ondoan. Herritar guztiak gonbidatuta daude ekitaldi instituzional horretan parte hartzera.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun