Euskararen erabilera ikusarazteko eta sustatzeko 'Escape Room' ibiltaria egingo dute Getxon

Erredakzioa 2023ko ots. 2a, 09:15
© GETXOKO UDALA

Otsailaren 21ean Lehen Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna dela eta, Getxoko Gazteria Zerbitzuak jarduera bat programatu du tokiko gaztelekuetarako: Euskape - Euskararen Ihes Gela. Bi saio egingo dituzte; lehenengoa, otsailaren 18an, zapatuan, Itzubaltzeta/Romoko GureGunen, eta, hurrengoa, otsailaren 19an, domekan, Algortako GauEgunen.

Gonzalo Ayo Gazteria zinegotziak azpimarratu duenez, Euskape-Euskararen Ihes Gela da jolasaren bidez euskararen erabileraren garrantziaz hezi eta kontzientziatu nahi duen Escape Room Ibiltaria, eta gaineratu duenez, “funtsezkoa dela euskararen erabilera eta euskararekiko dugun konpromisoa sustatuko duten jarduerak eta erronkak garatzen jarraitzea, bereziki gazteen artean”.

Parte-hartzaileek gehienez zortzi laguneko taldeak osatuko dituzte eta 60 minutu izango dituzte proba guztiak gainditzeko eta azken giltzarrapoa irekitzea lortzeko.

Jarduera 17:30ean hasiko da, eta izena eman behar da aukeratutako gaztelekuan:

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun