Honako ospakizun hauetako jaien programetan gastuak ordaintzea du helburu deialdiak: Itzubaltzeta/Romo eta Algortako inauteriak, Gorpuzti Egunaren jaia, San Juan jaia (Zubilleta eta Andra Mari), Nazioarteko Paella Lehiaketa eta San Isidro, Santa Ana, San Inazio, Romo, Portu Zaharra, Las Mercedes eta San Martin jaiak.
Diru-laguntza eskatu ahal izango dute irabazi-asmorik gabeko pertsona fisikoek, betiere egoitza soziala Getxon badute eta udal-jaiak antolatzeko proposamenak egin gura badituzte, baita Getxoko Erakundeen Udal Erregistroan altan badaude ere.
Eskabideak bide telematikoz aurkeztu ahal izango dira, Administrazio Elektronikoaren Bulegoaren bidez, Getxoko Udaleko webgunean.