Joan den barikuan, hilaren 3an, jakinarazi zutenez, beste sei euskal preso Euskal Herriko kartzeletara gerturatzea erabaki du Espainiako Espetxe Erakundeak, tartean, Aitor Cotano Sinde algortarra. Orain, Eusko Jaurlaritzak erabaki beharko du preso horietako bakoitza zein presondegira eroango duten. Algortarragaz batera, hurrengoak gerturatuko dituzte: Lola Lopez, Jon Kepa Preciado, Jon Mirena San Pedro, Mikel Sansebastian eta Oskar Barreras.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!