Hala, eraikinaren fatxadak birgaitzea, arotzeriak ordezkatzea, balkoietako barandak konpontzea, hurbilen dagoen hiri-inguruneko barandak aldatzea eta, eraikinaren barruan, trenkaden zati bat eraistea eta hormak isolamendu termikoz estaltzea lortu gura du Udalak. Horretarako, bost hilabeteko lanak egingo dituzte, eta aurrekontua 188.946 eurokoa izango da (BEZa barne).
2021ean etxearen estalkia eta terraza birgaitzeko lanak egin zituzten, eta, 2022an, eraikinaren fatxadetako batean dagoen Begoñako Ama Birjinaren irudiaren zaharberritze zientifikoa egin zuten, oso hondatuta baitzegoen.
Eraikina 1890ekoa da eta 1948an Miguel Beascoa Arribi arkitektoak zaharberritu zuen. Babestua dago, Algortako Portu Zaharreko hirigune historikoa osatzen duen multzoaren parte baita.