Zaporeak erakundeak Turkia eta Siriako lurrikarak kaltetutakoei laguntzeko elikagaiak batuko ditu

Ander Zarraga 2023ko ots. 10a, 11:37

Gobernuz Kanpoko Erakundeak jakien bilketak egingo ditu gaur eta bihar, hilak 10 eta 11, Getxoko Fadura Udal Kiroldegian. 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara egongo dira gaur, eta bihar goizeko ordutegian bakarrik egongo dira. Arroza, pasta, lekaleak, arrain-kontserbak eta esnea bezalako oinarrizko elikagaiak eskatu dituzte; betiere, txerririk ez duten produktuak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun