Iraide Juaristi LAB sindikatuko Eskumaldeako ordezkariak zaintza-sektoreko langileek bizi duten egoeraren irakurketa egingo du bihar, hilak 15, 19:00etan Villamonte kultur etxean. Zaintzak: gatazkatik iraultzara izena izango duen ekitaldian aniztasun funtzionalean, esku-hartze sozialean eta egoitzetan lan egiten duten beharginek euren testigantzak ere eskainiko dituzte. Algortako Bilgune Feministaren laguntzagaz, Euskal Herriko Mugimendu Feministak abiatu duen Denon Bizitzak Erdigunean borroka-dinamikaren barruko ekitaldia izango da, eta Irune de la Maza izango da horren moderatzailea.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!