Joste Solidarioaren tailerrean egindako haurrentzako arropen erakusketa eta salmenta, Romo Kultur Etxean

Erredakzioa 2023ko ots. 16a, 11:46

Iaz batutako diru-bilketa eman zioten Aspanovasi herenegun. © GETXOKO UDALA

Joste solidarioaren tailerrean egindako haurrentzako arropen erakusketa eta salmenta dago egunotan Romo Kultur Etxean, datorren otsailaren 25era arte. Egitasmoa Getxo Lagunkoia programaren barruan kokatuta dago. Lortzen duten diru guztia Aspanovas minbizia duten Bizkaiko haur eta nerabeen gurasoen elkartearentzat bideratuko dute.

Erakusketa haurrentzako eta umetxoentzako jantziez osatuta dago, hala nola txaketatxoak, prakak, soinekoak, txanoak, mendigoizaleak, bufandak, eta abar. Diru-bilketa Aspanovas elkartearentzat izango da eta, herenegun, martitzenean, Arantza Rica Zahartze Aktiboko zinegotziak eman zion elkarteari 2022an izandako bi erakusketa eta salmentetan bildutakoa: 6.400 euro guztira.

Interesa dutenek 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:30era bisitatu ahal izango dute erakusketa.

Dantzak

Bestalde, +60 egitarauaren barruan, orkestrak girotutako dantzaldiak hilabetean behin ospatzen hasiko da. Lehena otsailaren 18an izango da, 18:00etatik 20:00etara. Tokia bete arte sarrera irekia duen doako jardueraren ateak 17:30ean zabalduko dituzte. Hurrengo hitzorduak hilabetearen lehen larunbatetan izango dira.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun