Gregoria Algarate Piazuelo areetarra omendu dute bere 100. urtebetetzean

Erredakzioa 2023ko ots. 21a, 13:25

Gregoria Algarate Piazuelo, udal-agintariez eta bere senideez inguratuta. © GETXOKO UDALA

Amaia Agirre Getxoko alkateak eta Carmen Diaz Gizarte Kohesioko zinegotziak Gregoria Algarate Piazuelo bisitatu zuten joan den barikuan, Areetako bere etxean, 100 urte bete zituela eta. Barakaldon jaioa, duela 40 urtez geroztik bizi da udalerrian. Ohi bezala, auzokideak Aixerrotaren oroigarria eta lore sorta bat jaso zituen udal agintarien eskuetatik.  

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun